Bisita gidatu mitologikoa
Ekainaren 10ean, igandean.

Zuian, berezia izaten da ekaina: ZUIA EUSKARAZ ekimena egiten da urtero bertan.
Aurten, ZUIA EUSKARAZen ardatza "EUSKAL MITOLOGIA" izango da, eta horren harira, ekitaldi berezi bat antolatu dute igande honetarako: Bisita gidatu mitologiko bat egingo dute, Zuiako bazterretako istorio eta kondairak ezagutzeko.
Hona xehetasunak:
- Eguna: ekainak 10, igandea.
- Ordua: 11:00etatik aurrera (bisitak ordu pare bat iraungo du).
- Lekua: Zuiako udaletxe aurrean elkartuko gara hasteko.
- Oharra: bisita euskaraz izango da.





