Zuiako koadrila ekialdetik mendebaldera zabaltzen diren zenbait udalerrik osatzen dute; Aramaio, Arrazua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia. Larre leun, kondairaz beteriko basoak, baserriak eta dorretxeak harmonia bizian.
Arabako iparraldean kokaturik, Gorbeia zein Urkiolako mendi-hegalen artean, ohiturek eta tradizioek bizirik diraute, leku anitzetan euskarari eusten.
Hamaika ibilbidek, urtegi artifizialek, ibaiek, antzinako aztarnak utzi dizkiguten kobazuloek, botanika nahiz paisai-interesa duen landareriak, eta bere barnean bizilekua aurkitzen duten animalia ugarik, beti bere edertasunagatik liluraturik irtengo zaren txoko ikusgarri batez parte hartzen dute.